Central do Brasil (euskaraz Geltoki Nagusia) 1998ko Walter Salles brasildar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Fernanda Montenegro, Vinícius de Oliveira eta Marília Pêra aktoreek antzeztu zuten.
Berlingo Zinemaldian Urrezko Hartza Saria irabazi zuen. Bestalde, Oscar Sarietarako bi izendapen ere jaso zituen: Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria eta Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Fernanda Montenegro).